Julen Arzuaga Gumuzio
1972 Areta (Araba, Euskal Herria)
Zuzenbidean lizentziatu zen aurrenik eta Giza Eskubideetan Aditua graduondokoa egin zuen ondoren UPV-EHUn. Egun Administrazio Zuzenbidean doktoretza egiten dihardu, eta estradizio-prozesuan dauden euskal preso politikoen abokatu gisa lan egiten du. Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiko koordinatzaile da, Europako Abokatu Demokraten Elkarteko kide eta Nazioarteko Torturaren Aurkako Taldeko ordezkari Nazio Batuetan. Gara egunkariko ohiko kolaboratzaile da eta giza eskubideei buruzko aldizkari eta egunkarietan artikulu anitz argitaratu ditu. Behatokiak kaleratutako honako bi txostenen idazle ere bada: Libertad de expresión, opinión y asociación en Euskal Herria eta Legislación excepcional en Euskal Herria. Torturaren Aurkako Taldeak urtero editatzen dituen txostenetan parte hartzen du, halaber. Amnistiaren Aldeko Batzordeetako sumarioan auzipetuetako bat izan zen, eta aske geratu. Eskubide zibil eta politikoen aldeko ekintzak sustatzen ditu, hala nola 18/98+ plataforma eta Adierazi EH.