Karl Marx
1818 Tréveris (Prusia) - 1883 Londres (Inglaterra)
Prusiar filosofo, soziologo, kazetari, ekonomialari, intelektual eta militante komunista izan zen. Arbaso judutarrak zituen. Marxen teoriek garrantzi handia izan dute Aro Garaikideko pentsamendu filosofiko, politiko eta ekonomikoan; ikerketaz harago egin, eta kazetaritza eta politika bateratu zituen, betiere praktikaren eta teoriaren uztartzea posible zela erakutsiz. Friedrich Engelsekin batera, sozialismo zientifikoa, komunismo modernoa, marxismoa eta materialismo historikoaren ikertzaile eta ekintzaile lehena da. Bere lanik ezagunenak hauek dira: Manifestu komunista (Engelsekin batera), eta Kapitala [Das Kapital].