Karlos Gorrindo Etxeandia
1958 Gernika (Bizkaia, Euskal Herria)
Ofizioz Euskara Teknikaria, afizioz kazetari eta idazle. Hiru nobela idatzi ditu helduentzat: Ni naizen hori (1992), Amaren begietan (1995) eta Ezpainak arrainak bezala (2015). Haur eta gazte literaturan beste hainbat liburu argitaratu ditu: Trostan, hegan zein narrazean (1994), Hodei artean kulunka (1999), Zergatik ez (2003), Ur aparretan (2006), Ez dena ere bada (2009). Apollinaireren Neskazale gazte baten balentriak eta Jack Londonen Pirataren ibilaldia itzuli ditu euskarara.