Katiuska Blanco Castiñeira
1964 La Habana (Cuba)
Kazetaritzan lizentziatua da Habanako Unibertsitatean, eta gerra berriemailea izan zen Angolan. Granma egunkariko erredaktorea izandakoa, baita Kanpo Harremanetarako Ministerioaren Informazio eta Dibulgazio Zuzendaritzan aditu nagusi ere. 1999tik Kubako Estatu Kontseiluan lan egiten du, non azterketa biografikoak eta ikerketa historikoak egiten baititu. Juventud Rebelde argitalpenean parte hartzen du, eta Después de lo increíble lan saritua idatzi zuen. Txalapartarekin Todo el tiempo de los cedros. Paisaje familiar de Fidel Castro Ruz (2006) liburua kaleratu zuen.