Koldo Biguri Otxoa de Eribe
1962 Gasteiz (Araba, Euskal Herria)
euskal idazlea, euskaltzain urgazlea eta itzultzailea da. Jaioterrian Euskal Filologia ikasi ondoren, itzulpengintzan dihardu 1992az geroztik. 2000. urtean, Euskal Morfologiako irakasle aritu zen Napoliko Unibertsitatean. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean irakasten du. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) lehendakaria 2000-2002 bitartean, eta Senez aldizkariko zuzendaria 1994-1999 bitartean. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1996ko martxoaren 29an.