Leire Ibarguren Agirre
1979 Azpeitia (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Fisika Zientzietan eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua da, eta gaur egun bigarren hezkuntzan Fisika eta Kimikako irakasle dabil. Feminismo ikasketetan masterra egin zuen eta Bilgune Feministako eta Emagin elkarteko militantea da. Berak idatzia da Laura esaten zioten Miren Odriozolaren biografia (Txalaparta, 2016), zeina lau aldiz berrinprimatu baita, eta gaztelaniaz ere argitaratu zen.