Liebana Goñi Yarnoz
1986 Iruñea (Nafarroa, Euskal Herria)
Arte Ederretan lizentziatu ondoren, Diseinu Grafiko eta Publizitate interaktiboko Arte zuzendaritzan espezializatu zen. Azken urteetan artearekin zerikusia duten erakusketa eta jardueratan parte hartu du, bai bakarka eta bai Y Peluda kolektibo artistikoaren partaide bezala. 2015ean lehen liburua argitaratu zuen, Ilunean Argi, berak idatzia eta irudikatua. 2016an, Etxepare Saria irabazi zuen Zerua gris dago ipuinarekin, eta liburu horri esker 2017an Euskadi Literatura Sarietan finalista izan zen. Haratago. Esploratzeko artea haurrentzako album ilustratua eta Pequeño Diccionario Sentimental liburu ilustratua ere argitaratu ditu (2020). Gaur egun ilustrazioarekin eta diseinu grafikoarekin harremana duten hainbat proiektutan murgilduta dago.