Louise Michel
(1830-1905)
Irakaslea, militante anarkista, masoia, feminista eta Parisko Komunako pertsonaia nagusietako bat. Mugimendu libertarioan bandera beltza zabaldu zuen. Poesia, eleberriak, antropologia eta aldarriak idatzi zituen. 1860Ko hamarkadatik Parisko iraultzaile blanquisten arrimuan egon zen. Ia hamar urtez Kaledonia Berrira deportatu zuten, bidaia horretan egin zen anarkista. Heriotzara arte jarraitu zuen langileriaren askapen borrokan eta behin eta berriro kartzelatu zuten.