Luis Miguel Uharte Pozas
1974 Iruñea (Nafarroa, Euskal Herria)
Duela urte askoz geroztik euskal mugimendura lotua, AEKko irakasle izan zen baita Errotxapea auzo duen giza-ehungintzan parte erabakigarria izan ere, Askapenako militantea izateaz gainera. Soziologoa eta Ikasketa Latinoamerikarretan Doktore, 2005. urtetik Caracasen bizi da, non Venezuelako gobernuaren politika sozialari buruzko doktoretza-tesia burutu zuen. Iraultzaren hezkuntza programetan boluntario, egun Venezuelako Unibertsitate Zentralaren Soziologia Eskolako irakasle gonbidatua da. Gainera, urtarrilak 23 auzora lotua dago, zeinetan komunitateko irratian astero saio bat duen. “Hegoaldeko haizeak” duela hamarkada bat baino gehiago harrapatu zuela ziurtatzen du, eta “latinoamerikar Karibera” garraiatu zuela, “errealismo magikoa eta utopia besarkada batean urtzen diren lekura”.