Maddi Ane Txoperena Iribarren
1994 Hendaia (Lapurdi, Euskal Herria)
8 urte zituelarik hasi zen Hendaiako bertso eskolan, Kristine Txoperena ahizpak animatuta. Euskal Herriko eskolarteko txapela jantzi zuen 2011-an, eta hainbat gazte sariketatan parte hartu du. 2012-an Xilaba Xiberoa Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen. Gaur egun Bortzirietako bertso eskolan aritzen da.
Gizarte Antropologiako ikasketak egiten ari ditu, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), kazetari eta kolaboratzaile lanetan arituz Berria eta Topatu.eus komunikabideetan.
2020. urtean Gazteluma bekari esker, Ene baitan bizi da nobela laburra idatzi du.