Manlio Argueta Cañas
1935 San Miguel (El Salvador)
Idazle salvadortarrik unibertsalena literaturaren barnean arazo soziala azpimarratu izanagatik "Generación comprometida" deituriko taldeko kide izan zen Roque Dalton, Armijo eta Quijada-rekin. 20 urtez Costa Rican erbesteraturik bizi zen. 1965ean Erdialdeko Amerikako Rubén Darío poesia saria jaso zuen El costado de la luz liburuagatik. Haren obra hamaika antologiatan agertzen da eta behin baino gehiagotan aitortu diote balioa: Erdialdeko Amerikako CSCUA Nobela saria (Costa Rica, 1969) El Valle de las Hamacas lanagatik; Casa de las Américas Latinoamerikako Lehen Nobela saria (Kuba, 1977) Caperucita en la Zona Roja lanagatik. El valle de las hamacas, Cuzcatlán donde bate la Mar del Sur, Milagro de la Paz eta Siglo de O(gr)o ere argitaratu ditu. Un día en la vida hainbat aldiz editatu dute eta hamaika hizkuntzatara itzuli. 2005ean bosgarren tokian agertu zen espainolez idatzitakoetan XX. mendean baloratuen izaniko ehun nobeletan. Urte horretan berean, Alemaniako liburu-saltzaileek Bake sarirako proposatu zuten Manlio Argueta.