Manuel Bartual Paredes
1979 Valencia (Valencia, Est. Español)
istoriogile eta diseinatzaile grafikoa da. El Jueves astekariko Sexorama tirak idatzi eta marrazten ditu, eta Espainiako MTV webeko ¡Escucha esto! blogaren egile da. 7 Monos argitaletxe taldearen sortzaileetako bat izan zen. Lorenzo Gómezekin batera sortu zuen Reflexiones de un oficinista bilduma, TOS aldizkarian emanaldika kaleratua eta Astiberrik argitaratua. Rockdelux eta El Manglar aldizkarietan editatzeaz gainera, horien zuzendaritzaren ardura ere izan du. Azkenik, diseinuaren alorrean El País, Santillana, Sins entido, Dibbuks, Es Pop eta Astiberri Ediciones gisakoekin egin du lan.