Marcos Zapiain Agirre
1963 Irún (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Batxilergoa Hondarribian egin ondoren, Donostian Filosofia ikasi zuen, eta baita Filologia ere. Irakaskuntzan aritu da Oreretan, Mutrikun, Bergaran eta Bermeon. Joxan Elosegirekin batera Enbolike saiakera bilduma sortu zuen. Itzulpengintzan, berriz, Michel Foucaulten Gizakiaren heriotza eta Víctor Gómez Pinen Duintasuna euskaratu ditu. Iaz Errua eta maitasuna liburua argitaratu zuen, eta bere hurrengo liburua ere ?Zenbait kohete edota Kohete batzuk izenekoa? bidean da dagoneko.