María Asunción Amilibia Machimbarrena
1917 Donostia (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Madrilgo Hizkuntzen Nazioarteko Akademiak diplomatua, Guda zibila zela eta Frantzian erbesteratu zen lehenik, eta handik Txilera alde egin zuen gero. Azken herri honetan Liburutegi Nazionalaren frantses sailaren buru izan zen. Hainbat narrazio eta ipuin idatzi du.