Maria Gonzalez Gorosarri
1978 Durango (Bizkaia, Euskal Herria)
Zuzenbidean eta Kazetaritzan lizentziatua da, eta prentsaren, historiaren eta mugimendu politikoen inguruan hainbat ikerketa plazaratu ditu. Rosario La Dinamitera dokumentala zuzendu zuen 2007an, miliziano errepublikar bati eginiko elkarrizketan oinarritutakoa. Rosario Sanchez Morak Durangoko kartzelako egunerokotasuna ezagutzen lagundu zion, bere birramona ere giltzapetua egon zen lekua. Durango 1936 Kultur Elkarteko presindentea da 2009tik, eta, besteak beste, Errepublikari, Gerra zibilari eta lehenengo frankismoan bizi izan zen garbiketa politikoaren hedadurari buruzko testigantzak biltzen ditu, elkartearen ikusentzunezko artxiborako. Emakumearen aurkako errepresio frankista aztertu du, eta horrek testuinguru erabakigarria eskaintzen die Saturraranetik bizirik irtendakoen testigantzei.