Mario Benedetti
1920 Paso de los Toros (Tacuarembó, Uruguay ) - 2009 Montevideo (Uruguay)
Uruguaiko autorerik emankor eta irakurrienetako bat da. Genero anitz landu zituen (poesia, eleberria, antzerkia, ipuinak, saiakera…), eta 80tik gora liburu argitaratu. Uruguaiko 1973ko estatu-kolpe militarraren ondorioz, erbestean eman behar izan zituen hamabi urte, Argentinan, Perun, Kuban eta batez ere Espainian. Benedettiren liburuek gizakiaren kezkak eta eguneroko bizimodua dituzte ardatz, eta leku nabarmena eskaintzen diete gai sozial eta politikoei. 1973 ondoren idatzitakoetan behin eta berriro agertzen dira errepresioa, kartzela, erbestea, tortura eta Uruguaiko eta Latinoamerikako errealitatearekin loturiko beste hainbat gai.
Sariak
Orden Félix Varela por parte del Consejo de Estado de Cuba. (1982)
Premio Llama de Oro a su novela Primavera con una esquina rota, otorgado por Amnistía Internacional en Bruselas. (1987)
Medalla Haydée Santamaría por parte del Consejo de Estado de Cuba.