Miel Anjel Elustondo Etxeberria
1958 Azpeitia (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Miel A. Elustondok idaztea du lanbide, eta irakaskuntzan, argitaletxe munduan eta hainbat irrati- zein telebista-saiotan (Sautrelaren sustatzaile eta gidoilari izan da) parte hartu du urteotan. Horrez gain, Berria zein Argia agerkarietan hamaika lan argitaratu ditu. Argazkilaria ere bada. Euskarara ekarri ditu Jim Thompson idazle eta gidoilari estatubatuarraren hiru eleberri (Hiltzailea nire baitan, Amorruaren ume eta Litxarreroak), hirurak Igela etxean, eta sorkuntzan ere aritua da. Western Basque Festival (Susa, 2007) eta William A. Douglass, Mr. Basque (Pamiela, 2011) idatzi ditu besteak beste.