Mikel Albisu Iriarte, 'Mikel Antza'
1961 Donostia (Euskal Herria)
Mikel Albisu Iriarte —Mikel Antza ezizenaz ezaguna— idazlea eta antzerkigilea da. Susa aldizkariaren lehen zenbakian eman zuen argitara lehen ipuina, 1979an. Susa taldeko kide izateaz gainera, Argia astekariko partaide ere izan zen, antzerkiaren saileko arduradun. Lehen bilduma 82-84 (Susa, 1985) ipuin bilduma eta Beteluko balnearioko mirakulua (Susa, 1985) antzezlanak argitaratu zituen ihes egin aurretik. Atzerrian zegoela argitaratu zuen Odolaren usaina (Susa, 1987) ipuin bilduma. 2004an atxilotu zuten Frantzian, eta hamalau urtez eduki zuten kartzelan. Bertan idatziak dira Ospitalekoak (Susa, 2010) eta Atzerri (Susa, 2012) eleberriak, Bakarmortuko kronikak (Ataramiñe, 2011) kartzelako kronika liburua, Z2 (Ataramiñe, 2013) antzezlana eta Ametsak ere zain (Susa, 2015) poesia liburua. Txalapartan, Atzerri eleberria gaztelaniaz argitaratu genuen, En país extraño (2019).