Mixel Itzaina
1933 Aldude (Nafarroa Behea, Euskal Herria)
izengoitiak: Errola, Baxenabartarra. Baionan egin zituen ikasketak. Kanboko udaleko idazkaria izan zen, eta euskaltzain urgazlea. San Frantsez Xabierrekoaren eta Loyolako Ignazio obra saritu zioten 1956. urtean. Herria eta Gure Herria aldizkarietan idatzi izan du. Bertsolarien gai-jartzaile ibili da sarri iparraldean. Mixel Labéguerieren laguntzailea izan zen, eta Bidegileak bildumako biografia egin zion (1999).