Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
wa Thiong'o

Ngugi wa Thiong'o

1938 Kenia

Kenyan jaio zen 1938an, baserritarren familia batean. Britainiar kolonialismoaren mende igaro zituen haurtzaroa eta gaztaroa, Mau Mau gerrillaren matxinada (1952-1962) gertatu, eta, haren bidez, herrialdeak independentzia lortu zuen arte. Unibertsitate-komunitatearen partaide bihurtu zenetik, Ngugik kultura eta literatura afrikarren kontzepzio akademikoari buruzko hainbat gogoeta egiteari ekin zion; ideia horiek teoria postkolonial askoren oinarri bihurtu ziren eta, denborarekin, lurralde afrikarren berezko kulturaren nortasuna indartzen lagundu zuten europar kolonialismoaren ondoren. Bestalde, 1962tik aurrera, Ngugi ezagun egiten joan zen idazle polifazetiko eta gizarte ekintzaile gisa. Haren liburuek gero eta arreta handiagoa eskaini zieten Kenyako arazo politiko, kultural eta sozialei, eta, horregatik, jazarpen politikoa pairatu zuen bere herrialdean zein atzerrian (erbesteratuta egon zen 1982tik 2002ra bitartean). Gainera, 1981etik aurrera, kikuyu hizkuntza lehenesten du literatura sortzeko, bere ama-hizkuntza, ingelesaren aurrean. Gaur egun, Ngugi Ingelesa eta Literatura Konparatua irakasten ditu Kaliforniako Unibertsitatean, Irvinen. Hamar doktorego-tituluren jabe da, mundu osoko unibertsitateek emanak, eta beste hainbat meritu akademiko eta ohorezko ere baditu. Idazten jarraitzen du, eta munduko eremu kultural eta akademikoetan modu aktiboan parte hartzen hizlari ospetsu gisa. Haren liburuek eztabaida eta jardun intelektuala pizten dituzte oraindik, eta hogeita hamar hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira.
Sariak
2019 Premio de la Paz Erich Maria Remarque