Olivier Tallec
1970, Morlaix (Bretainia)
Duperré arte eskolan ikasketak egin eta gero, Asia, Brasil, Madagaskar edota Txilen barrena bidaiatu zuen. Harik eta halako batean publizitatearen arloan grafista lanetan hasi zen arte. Gaur egun Parisen bizi da, eta prentsa idatzirako ilustrazioak egiten ditu (Libération, Elle, Les Inrockuptibles). Haur eta gazteentzako berrogeita hamar liburu baino gehiago argitaratu ditu, bai eta komikiak ere Rue de Sèvres argitaletxean.