Omar Cabezas Lacayo
1950 León (Nicaragua)
Unibertsitatean Zuzenbidea ari zen ikasten, 1974an diktadura somozistaren aurkako borrokan mendi eta hirietan armak hartu zituzten taldeekin bat egin zuen arte.1979an Managuan sartu zen garaile Comandante Guerrillero modura, eta sandinisten gobernu berrian zenbait postu hartu zituen bere gain.1982an Casa de las Americas literatura saria eskuratu zuen La montaña es algo más que una inmensa estepa verde izeneko bere lehen eleberriarekin. Bere bigarren eleberria ere, Canción de amor para los hombres Txalapartak argitaratu du.Gaur egun, Leongo Frente Sandinistaren hautetsia da Nikaraguako Legebiltzarrean.