Óscar Beorlegui
1967 Iruñea (Nafarroa, Euskal Herria)
Esan txarrekoa da izatez eta gogoz, laurogeiko urteetan kazetaritzako lehenengo urratsak egin zituen Eguzki irrati librean, eta Nafarroako Unibertsitatean filologia ikasketak egin zituen, baina hirugarren mailan utzi zituen, ezkutuko helburu batekin: teoria alde batera utzi eta ekintzan buru belarri jartzea. Horrela, bada, fakultatetik kanpo, erabaki garrantzitsu bat hartu zuen: jarraitasunez idaztea, edozeren inguruan; baina, non? Zeri buruz? Kontuak erraztuko zizkioten lekuan, eta musikari buruz batez ere, zeren eta arlo horretan bere kasa ikasi duen arren, zenbait komunikabidetan kolaborazio lanak ere egin baititu: hala nola, El Tubo, Egin, Gara, El Bolo Feroz, Axular, Iruñerrian Auzolan, Nabarra, Orbela, Rock Estatal eta Diario de Noticias de Navarra, non 2004ko urtarriletik kritika musikalaz arduratzen baita. Oscarrek hiru liburu idatzi eta editatu ditu, El Piloto Suicida goitizenarekin: Manual de supervivencia para andar por la vida (2001), Los cuentos de la dirección prohibida (2003) eta Aguantando el tirón (2005); baita Marea taldearen biografia ere, 2007an kaleratua: La alegría en puñados de a diez.