Pablo Antoñana Chasco
1927 Viana (Nafarroa, Euskal Herria) - 2009 Iruñea (Nafarroa, Euskal Herria)
jaio zen Nafarroako Bianan, Navarro Villoslada jaio zen etxe berean eta hil zen ohe berean, hain justu ere. Irakasle ikasketak egin zituen Logroñon eta Zuzenbidean lizentziatu zen Zaragozan. 1952az geroztik eta erretiratu zen arte hiru Nafarroako hiru udalen idazkari izan da: Sansol, El Busto eta Desojo.Literaturarekin izan zuen lehen harremana 1947an izan zen, Zaragozako egunkarietan argitaratutako hainbat ipuinen bidez. 1959 bere lehen literatur saria irabazi zuen eleberri labur batekin eta orduz geroztik ez dio argitaratzeari eta sariak jasotzeari utzi, haien artean Bianako Printzea saria.Argitaletxe ezberdinetan argitaratu egin du, Pamielan batez ere, eta artikuluak idatzi ditu egunkari eta agerkari ezberdinetan. Bere liburuen artean daude: No estamos solos (1961); Pequeña Crónica (1975); Relato cruento (1977); El sumario (1984); Botín y fuego (1985); Patrañas y otros desvaríos (1985); Noticias de la Segunda Guerra Carlista (1990); La vieja dama y otros extravíos ( 1993); La cuerda rota (1995); Memoria, divagación, periodismo (1996); Textos y pretextos (1996); Despropósitos (1997) eta Tierraestella (1998).2009 urtearen abuztuaren 16ean hil zen.