Pío Baroja y Nessi
1872 Donostia (Gipuzkoa, Euskal Herria) - 1956 Madrid (Madrid, Est. Español)
Euskal Herriko nobelagile ospetsua bere prosa laño, original, zehatz eta sarkasmoz eta egiazaletasunez beteak bere garaikide eta ondorengoengan estilo berezi bat utzarazi zion, barojatarra. Bere obra ugarian, maisutasunez aritu zen narrazio, antzerki eta saiakera generoetan. Bere lanak eta nortasun karismatikoak kritikagarri, miresgarri eta aztergarri bihurtu zuten. Hauek haren obretako zenbait baizik ez dira: Las inquietudes de Shanti Andía, Los amores tardíos, Zalacaín el aventurero, El mundo es “ansí”, Las noches del buen retiro, César o nada, El árbol de la ciencia... Eta Txalapartak haren urteurrena dela-eta berrargitaratu dituenak: La leyenda de Jaun de Alzate eta El País Vasco.