Pramoedya Ananta Toer
1925 Blora (Java Central) - 2006 Yakarta (Java)
Hamazazpi urte baino gehiago eman ditu kartzelan, gobernu kolonialak zein independienteak atxiloturik. Bere lan gehienak, Txalapartan argitaratua duen tetralogia barne, Boroko irla-espetxean idatziak dira.Hogeita hamar liburutik gora argitaratu ditu eta, halaber, Steinbeck, Tolstoi eta Gorkiren lanak ere itzuli izan ditu indonesierara. Bere liburuak, oraintsu arte, erabat debekaturik egon dira Indonesian. Kritiko askoren arabera, ordea, Pramoedya Ananta Toer munduko idazlerik garrantzitsuenetakoa da. Ez da alferrik azken urteotan Literatura Nobel Saria jasotzeko hautagairik sendoenetakoa. Ia hogei hizkuntzetan ikusi dute argia bere liburuek eta mundu mailako hainbat sari eskuratu ditu, besteak beste nazioarteko PEN-Clubaren Freedom-to-Write saria. Txalapartan bere sei liburu argitaratu ditugu. Horien artean, Iheskaria, euskaraz.
Sariak
Ramón Magsaysay