Ray Bradbury
1920 Waukegan (Illinois, USA) - 2012 Los Ángeles (California, USA)
Illinoisen jaio arren, gaztetan Kaliforniara bizitzera joan zen bere familiarekin. Unibertsitatera joateko dirurik ez zuenez, liburuak irakurriz bere kasa eskolatu zen. Berrogeiko hamarkadan ipuinak idazteari ekin zion eta apurka-apurka aldizkarietan argitaratzen hasi zen. Literatura fantastikoa, terrorezkoa eta zientzia fikziozkoa landu ditu, genero horien maisu bihurtuz. Martian Chronicles (1950) eta Fahrenheit 451 (1953) dira bere lanik ezagunenak. Sari eta ohore ugari jaso ditu, banakako lanei zein bere ibilbide osoari esker.