Rober Garay Agirre
1964 Bilbo (Bizkaia, Euskal Herria)
Artista sailkaezina da; txikitatik izan du gustuko marraztea, esploratzea eta patinatzea. Bere pasioei leial eutsi eta pertsonaia bitxi eta ahantzezinak sortu ditu, hainbat albumetan txertatu dituenak, hala nola, El reino inclinado, El agrosalvaje mundo de Manurro, Puto eta El Kapitan Kaoporrex. Frantzian ere hainbat komiki kaleratu ditu Saure argitaletxearen eskutik. Edorta Jimenez idazlearen gidoian oinarrituta, Bermeoren historia irudiz jantzi du Canterburyko paperen misterioa komikian. Marraztearen jarduna beste sormen-lan batzuekin nahasten ditu, eskulturekin, instalazioekin, Arte Gordinarekin eta naturan eginiko esku-hartzeekin kasu. Astean behin agertzen dira bere marrazkiak El Correo-ko Roque Star sailean, eta lehenago ere Deia-n eta Egin-en kaleratzen zituen komikiak. Ekintzaile nekaezina, Agroskate arropa-marka sortu du. Fernando Palazuelosekin batera, Zapatos en la arena (2013) eta La bestia que bebe de las huellas (2014) liburuak argitaratu zituen Txalapartan.