Roberto Arlt
1900 Buenos Aires (Argentina) -1942 Buenos Aires (Argentina)
gaur egun XX. mendeko idazle argentinar handienetakotzat hartzen da. Lau eleberri -El juguete roto, Los siete locos, Los lanzallamas eta El amor brujo- eta zazpi antzezlan -Trescientos millones, Saverio, el Cruel eta La fiesta del hierro nabarmengarrienak- idatzi zituen. Lan horiek kalitatekoak izanagatik ere, Arlti El Mundo egunkarian idatzita utzi zituen kazetaritza oharrek, bi mila baino gehiago izan ziren, eman zioten fama. 1942an zendu zen, bere azken artikulua argitaraturik agertu aurreko egunean.