Sabino Cuadra Lasarte
1949 Amurrio (Araba, Euskal Herria)
Abokatua, sindikalista eta politikaria da. Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetan ezkerreko zenbait erakunde politiko abertzaletan militatu zuen bai Bizkaian bai Nafarroan (LKI, Zutik! eta Batzarre). Nazioarteko herriekiko elkartasuna helburu, Komite Internazionalistak-en ere aritu zen. 1998an Euskal Herritarrok alderdia sortu zen, eta Ezker Abertzalearen proiektu horrekin bat egin zuen, Lizarra-Garaziko prozesu politikoaren garaian. Hirurogeita bat urterekin, abokatutzatik erretiroa hartu eta berehala, Amaiur alderdiko zerrendetan aurkeztu zuen bere burua, 2011ko azaroko hauteskundeetarako. Gaur egun Amaiurreko diputatua da Madrilgo Kongresuan.