Salvador Allende Gossens
1908 Valparaíso (Chile) - 1973 Santiago (Chile)
18 urte zituela Txileko Unibertsitateko Medikuntza eskolan matrikulatu zen. Bertan, zirujau bezala titulatu zen. 1933an, dagoeneko bizitza osoan izango zituen justizia eta askatasun ideiak zituela, Txileko Alderdi Sozialistaren sorreran parte hartu zuen. 1942an bertako idazkari orokor izendatu zuten. 1966an Senatuko lehendakari izendatu zuten, eta 1970ean, aurreneko gehiengo erlatiboa lortu zuen. Hainbat hilabete beranduago, Errepublikako lehendakari izendatu zuten, "sozialismorantz txiletar bidea" deitua izango zenari hasiera emanez. 1973ko irailaren 11n, Txileko sektore atzerakoiek, kanpoko laguntzaz, kolpe militar bortitza gauzatu zuten. Hala, bada, Herri gobernua amaitu eta Txileko kaleak odolez zipriztinduko zuen jazarpen latza hasi zen. Allende lehendakaria Txanponaren jauregian hil egin zen, ondorengo belaunaldiei jaraunspen neurtezina utziz.