Saul Alinsky
1909 Chicago (Illinois, USA) - 1972 Carmel-by-the-Sea California, USA)
ekintzaile eta pentsalari estatubatuarra izan zen. Komunitatean antolatzea oinarri duen korronte estatubatuarraren, Community organizing delakoaren, “aita” izan zela esaten da. “Industrial Areas Foundation” sortu zuen, AEB osoan ordezkaritza duen elkartea, egun milaka bazkide dituena. Tratado para radicales liburuaz gainera, 1946an Reveille for Radicals kaleratu zuen.
Sariak
Premio Pacem in Terris