- Home
- Liburu-denda
- Egileak
- Su ta Gar
Su ta Gar
Talde Eibartarra dudarik gabe euskal rockaren aintzindarietako bat da, heavya euskaraz egiten lehenak izan zirelako beste gauza askoren artean. Kalitatearen bermea bere esku dutelarik, 1999ko urrian Homo Sapiens? grabatu zuten (GOR, 1999), beraien zazpigarren diska alegia. Alde guztietatik begiratuta bikaina den diska honek bere jarraipena izan zuen nolabait 2000ko udaberrian kaleratutako Homo Sapiens Tour 00` bideoarekin. Ordubete irauten duen bideo honek zuzeneko oso bat biltzen du (GOR, 2000). Baina ziuraski Su Ta Garren diskarik interesgarriena JO TA KE zuzeneko bikoitza da. 2001eko apirilan kaleratua, taldearen 14 urteko ibilbidea laburtzen du eta honetaz gain CD-rom formatoan datozen bi bideoklip dakartza. Ezinbesteko diska, beraz, Euskal Herriko itzalik handieneko taldearen luxuzko dokumentu hau. Diskografia: Jaiotze basatia (IZ, 1991); Hortzak estuturik (Esan Ozenki, 1992); Munstro hilak (E.O., 1993); Sentimenak jarraituz (E.O. 1996); Agur jauna gizon txuriari (E.O. 1998); Su Ta Gar 1987-89 (Gaztelupeko Hotsak, 1999) eta Homo Sapiens? (GOR, 1999). Homo Sapiens Tour ´00 (bideoa, GOR, 2000) eta JO TA KE (zuzeneko diska bikoitza, GOR, 2001. Su Ta Gar dira: Aitor Gorosabel: Ahotsa, kitarra eta soloa, Asier Osoro: baxua eta koruak,Xabier Bastida: kitarra, Galder Arrillaga: bateria.; Borxa Arrillaga (Diseinu grafikoa eta bateria ekoizlea).
Zabaldu