-Txapelpunk- Iñigo Arrasate Lauzirika
1971 Lekeitio (Bizkaia, Euskal Herria)
Zortzi urterekin hepatitisa diagnostikatu zioten eta zenbait hilabetez ohean egon behar izan zuen, susperraldia eramangarriagoa izan zedin musika entzuten hasi zen eta Pipi Lastrum deskubritu zuen. Hamaika urte zituela Tequila taldea ezagutu zuen, kartoizko gitarrez eta erratz makilaz armaturik, Salta abestiaren play back bat egin zuen eskolako lagunentzat, eszenatoki batera igotzen den bakoitzean sentitzen duena sentitu zuen lehen aldia izan zen hau. 13 urte zituela lagun batzuekin batera lau gidoi idatzi zituen eta Super 8an filmatutako lau filmetako gidoilari eta aktore bihurtu zen, baita kategoria hartan sariren bat irabazi ere. 1986a urte magikoa izan zen, 15 urte zituen eta bigarren eskuko baxu bat erosi zuen, momentu horretan bere bizitza markatuko duen ibilbide musikalaren hasiera izan zen. Bere lehenengo taldea Askatu zuen izena, 1986. urtean Etsaiak taldean sartu zen, 1999an egun aktiboan jarraitzen duen Txapelpunk taldea sortu zuen eta 2013tik 2015ra bitartean MCD taldeko partaide izan zen.Autore, konposatzaile, musikari eta abeslaria izateaz gain, 2018an umeentzako ipuinak idazten hasi zen eta bilduma hau da bere lehenengo lana. Bilduma honetako ipuinez gain, ipuin hauetarako ezinbesteko osagarri diren kantak sortu ditu.