Unai Apaolaza Amenabar
1973 Donostia (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Filosofian lizentziaduna da eta Ikasketa Aurreratuen diploma du «Egungo arazoak filosofian» adarrean, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, Filosofia irakaslea da batxilergoan. «Euskal nazionalismoa XXI. mendean» masterrean (EHU) eta «Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan» graduondokoan (UEU, EHU) irakaslea izana. Lapiko Kritikoa kolektiboko kide, artikulu ugari argitaratu ditu hainbat aldizkari eta egunkaritan. Bere ikergai nagusia subjektu politikoak dira, Euskal Herriko independentismoak eraginkortasunean irabazteari begira betiere.