Xabier Peñalver Iribarren
1952 Donostia (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Arkeologian doktorea da eta orain dela hogeita bost urte indusketak zuzentzen ditu historiaurreko aztarnategiotan: Praile Aitz I. (Deba) haitzulo paleolitikoan, Langagorri (Astigarraga-Errenteria) eta Mulisko Gaina (Hernani-Urnieta) monumentu megalitikoetan eta Intxur (Albiztur-Tolosa) eta Basagain (Anoeta) herrixketan. Nabarmentzekoak dira bere liburuetarik Sobre el origen de los vascos (1999), El hábitat en la vertiente atlántica de Euskal Herria. El Bronce Final y la Edad del Hierro (2001), Intxur. Burdin Aroko herrixka (2002), Burdin aroko herri harresituak Gipuzkoan (2003), Mairubaratzak. Pirinioetako harrespilak (2004) eta Orígenes (Txalaparta, 2005). Gaur egun Goi Paleolitoko eta Burdin Aroko hainbat aztarnategi eta material ikertzen ari da Gipuzkoako lurraldean.