Xanti Begiristain Madotz
1958 Iruñea (Nafarroa. Euskal Herria)
1958ko uztailaren 23an jaio zen Añezkarko aldapan, taxi batean, Iruñerako bidean. Etxarri-Larraunen hazi eta hezi zen, Behiko Bordan. Eskolako lehen ikasketak Etxarrin eta Lekunberrin egin zituen eta Iruñean, berriz, batxilergo eta irakasle ikasketak. AEKn zein Eskola Publikoan aritua da eta, gaur egun ere, euskaltegi batean dihardu, irakasle. Zenbait egunkaritan bere hainbat idatzi irakurri ahal izan ditugu, baina hau da argitaratu duen lehen liburua.