Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Arbelbide Mendiburu

Xipri Arbelbide Mendiburu

1934 Heleta (Nafarroa Beherea, Euskal Herria)

euskal idazle, kazetari eta apaiza da. 1957-1958an hamalau hilabete egin zituen Aljerian soldadu; han ikusitakoa Gerlako tresna bizidunak liburuan jaso zuen (Xalbador saria 1986). 1961ean, Teologian lizentziatu zen Lyonen. 1965ean, Boli Kostara joan zen eta han ibili 12 urtez misiolari eta irakasle; han idatzi zuen lehen liburua, Baule leinuko 1200 atsotitzen bilduma. Hango esperientziaz argitaratu zuen, 1983an,  Afrikako «Salbaien» zuhurtzia (Irun Hiria saria, 1982). 1976an, Parisen, Zientzia Sozialetako goi ikasketak egin zituen. 1977, Uharte Garazin apez. 1981etik aurrera, kazetari lanetan ere aritu da. Gure Irratiaren sortzaileetako bat izan da. Herriz Herri eta Fededunak aldizkarienetarik ere bai. Bere kolaborazioak hainbat euskal hedabidetan idatzi ditu. 1991n, Rikardo Arregi sariaren barruan ohorezko aipamena eman zioten bere urte luzeetako lanagatik. Arbelbiderenak dira, besteak beste: Enbata (1996), Pete Agerreberry (1997), Besta Berri (2001), Jean Pierre Goytino: «Californiako Eskual Herria» (Euskaltzaindia BBK saria, 2002), Euskaldunak Aljerian (2003), Zoriona! (2005), Barrabasen Ebanjelioa (2006), Xuri-gorriak (2007), Requiem (2008), Sorginak (lehen eta orain, Afrikan eta hemen) (2011), Euskal Elizaren historioa (2014), 14ko gerlako 14 lekuko (2016) eta Garapena gelditu (2017).

Xipri Arbelbide Mendiburu-(r)en liburuak