- Home
- Liburu-denda
- Literatur ibilbideak
- 15 liburu ETAren historia (eta amaiera) ulertzeko
Literatur ibilbidea
15 liburu ETAren historia (eta amaiera) ulertzeko
XX. mendearen erdirantza, ikasle talde batek EAJk ordezkatzen zuen abertzaletasun historikoarekin etetea erabaki zuen, Agirre lehendakariaren heriotza eta nazioarteko komunitatearen traizioaz geroztik lur jota eta zurrunduta baitzegoen. Txillardegik proposatuta, isilpeko talde txiki horrek Euskadi Ta Askatasuna izena hartu zuen, Euskal Herriaren historiaren ibilbidea aldatuko zuen erakundeari hasiera emanez. Txalapartan liburu ugari argitaratu ditugu ETAren sorreraz, bilakaeraz eta amaieraz. Ibilbide honetan haietako batzuetan barneratzea proposatzen dizuegu.
Luigi Bruni
ETA
Giovanni Giacopuzzi
ETA
Iker Casanova Alonso
ETA 1958-2008
Paul Asensio Millan Iker Casanova Alonso
Argala
Giovanni Giacopuzzi
ETA PM
Giovanni Giacopuzzi Iñaki Egaña Sevilla
Los días de Argel
Eneko Bidegain Aire
Iparretarrak
Rui Pereira
Las palabras indeseables
Giovanni Giacopuzzi Iñaki Egaña Sevilla
La construcción del enemigo
Iñaki Egaña Sevilla
Breve historia de ETA
Ricardo Zabalza
ETA. Una historia en imágenes (1951-1978)
Federico Krutwig Sagredo
Años de peregrinación y lucha
Alfonso Etxegarai Atxirika Joseba Sarrionandia Uribelarrea
La guerra del 58
Iñaki Egaña Sevilla David Pla Martín
El desarme
Joxean Agirre Odriozola
Eneko Irigaray, aljeriar konexioa
ETA
Este fue el primer libro publicado por Txalaparta, y el mes pasado salió de imprenta su decimocuarta edición. El autor italiano Luigi Bruni analiza sin apasionamiento los orígenes de la organización y sus primeras tres décadas de andadura. Esta detalladísimo trabajo es imprescindible para comprender los inicios de ETA y cómo se convirtió en una organización política determinante en la historia reciente de Euskal Herria.
ETA
Lehenengoaren ondotik, 1979tik egunarteko analisia. Herrien arteko elkarrizketa eta elkar ulertze bideak zabaldu nahi dituenentzat ezinbesteko material dokumental eta historikoa eskaintzen digu egileak.
ETA 1958-2008
ETA euskal historiaren azkeneko mende erdiko gertakari politikorik esanguratsuena da. Bost hamarkadetan zehar ezaugarri hauek dauzkan erakunde baten biziraupena, Europako testuinguruan bakarra dena, euskal gatazkaren sakontasunaren adierazpenik nabariena da. Euskadi Ta Askatasunaren historia, bere garapen politiko nahiz antolaketa-garapena eta ekintzarik nagusienak ezagutzea euskal eszenatoki politikoa ulertzen hasteko beharrezko baldintza da. Lehenengo aldiz liburuki bakarrean eta bere izate osoa haren baitan hartuz, obra honek ETAren historian giltza nagusi direnak errepasatzeko aukera eskaintzen digu, zehaztasun handiz baina modu ulergarrian.Gai honetan erreferentzia izango den lana da hau.
Argala
Bizi izan zen artean ezinbesteko erreferentzia izan zen euskal gizartearentzat eta, halaber, ETA militarraren euskarri teoriko nagusia ere bera izan zen. Atentatuan hil zuten eta, ordudanik, mito bihurtzen hasi zen. Jose Miguel Beñaran Ordeñanak, Argalak, ETAren historiako ekintza armatu garrantzitsuenetakoetan hartu zuen parte, eta ekarpen ideologiko garrantzitsuak egin zizkion erakundeari. Liburu honek erraz eta zehatz azaltzen dizkigu bere bizitzaren giltzarriak. Gainera, ibilbide interesgarria eskaintzen digu 70eko hamarkadako Euskal Herriaren giro politiko beroan barrena.
ETA PM
Polimilien esperientzia, 1974 eta 1986 artean kokatua, interpretazio politiko andana sortu du orainartean perspektiba historiko nahikorik izan gabe egin direnak. Egileak polimilien arrazoi eta logika marraztea lortu du, mugimendu horren barnekaldea azalduz.
Los días de Argel
Bi parteen artean Argelen 1989an gertatutakoa azaltzen duen lan sakon eta zehatza; barnekoak eta ondoko saiakerak; aurretik izandako topaketak eta Francoren garaitik izandako elkarrizketak.
Iparretarrak
Iparretarrak (IK) erakunde armatua 1973an agertu zen lehen aldiz, eta azken ekintza 2000. urtean egin zuen. Zauriturik eragiten ez zuten atentatu andana egiteaz gainera, taldeak hausnarketa politikoa sustatu zuen. Ipar Euskal Herriko abertzaletasuna lehenago sortu bazen ere, nazio konzientzia baten iratzartzea ekarri zuen, eta Euskal Herriaren arazoa ez dela Bidasoaren hegoaldera mugatzen erakutsi zuen. Liburu hau IKn parte hartu zuten militante anitzen lekukotasunari esker egin da, besteak beste, Filipe Bidart, Gabi Mouesca eta Ttotte Etxebeste, baita erakunde horrekin harremana izan zuten pertsonei esker ere. Edizioa euskaraz.
Las palabras indeseables
2003ko urriaren 4an piztu zen polemika. ETA euskal erakunde armatuarekin eginiko elkarrizketa bat zentsuratu zuten editaturik eta Portugalgo telebista kate pribatu nagusiko gaueko albistegian emateko prest zegoela. Biharamunean Madrilgo prentsak jakinarazi zigun gertaera, iturri diplomatiko espainolen arabera, Moncloaren presioen ondorioa zela. Grabazioetan emaniko ia 30 ordu eta elkarrizketatu guztiak: ETA, Espainiako Auzitegi Nazionaleko magistratuak, gatazkako aktore nagusiak, diplomatikoak, erlijiosoak, lehendakaria, nazioarteko begiraleak eta batzuen eta besteen biktimak, denak –Gobernuaren ordezkariak eta beren alderdia, PP, izan ezik– publikoak ikusi eta baloratzeko aukerarik gabe geratzen ari ziren. Bitartean, Espainiako EFE agentziak egileari «ETA erakunde terroristaren zalea» izatea leporatzen zion. Liburu honetan, historia azaltzen da, gertaerak eta haien mekanismoak kontatzen dira eta dokumentalerako mintzatu zirenen ekarpenak berreskuratzen dira.
La construcción del enemigo
2010eko irailean, ETAk «eraso-ekintza armatuak»behin betiko etengo zituela iragarri zuen; 2011ko urriaren 20an bukatuko zen prozesua, komunikatu historiko haren bidez adierazi baitzuen armak baldintzarik gabe utziko zituela. Lehenengo iragartzetik eta komunikatuaren ondoko urte osoan, Estatu espainolak bere neurriko «etsai» bat elikatzen jarraitu zuen, Iparraldeko gerra deitutakoaren gakoak gatazka parametrotan iraunarazteko. Ñabarduraz jositako lan honek intoxikazio informatiboko kasu anitz biltzen eta aztertzen ditu, bai historikoak bai egungoak, estatu batek eta horren komunikabideek beren asmoak lortzeko errealitatea manipulatu dutela erakusteko helburuarekin.
Breve historia de ETA
ETA euskal historia garaikidearen gertakari politikorik esanguratsuenetariko bat da. Baina bere sorrera, iraupena eta garapena ulertzeko egin den historiografia, gehienetan kronologiari begira egon da eta, gainera, eskainitako begirada oso partziala izan da. Iñaki Egañak, ikuspegi berritzaile bat eskaintzen digu eta erakundearen alderdi ezberdinak banaka aztertuta, erakundeari buruzko gure begirada berritzen du. Militantzia, armak, emandako elkarrizketak, asanbladak, argitalpenak, nazioarteko harremanak, finantzaketa… Hamarkadetan zehar Euskadi Ta Askatasuna osatu duten elementu behinenak sakonki aztertzen eta harremantzen ditu historiagile donostiarrak. Hala, bada, obra honek erakundearen historian giltzarri direnak errepasatzeko aukera eskaintzen digu, zehaztasun handiz baina modu ulergarrian eta, horregatik, gai honetan erreferentzia bihurtzera datorren lana da hau. Edizioa euskaraz.
ETA. Una historia en imágenes (1951-1978)
Lan honen asmoa ETA erakundearen bilakaera modu grafikoan jasotzea da, 1951 eta 1978 urte bitartean; klandestinitatearen mugaz gainde, kazetaritzaren edo historiografiaren begiradatik haratago joatea. Irudiaren sasoian bizi gara eta horretan pentsatuta egin dugu lan, luze eta sakon. ETA-ren sorrerari zein bere militanteei, harremanei, banaketei, ekintzei eta ideologiei buruzko ezohiko begirada dakargu, gaur egungo belaunaldiei zein etorriko direnei iragana ulertzeko gakoak eman nahi baitizkiegu, horiek gabe ezin baita ulertu ez garena, ez izango garena. Edizioa euskaraz.
Años de peregrinación y lucha
Besteak beste ETAren Historiari eskaintzen dizkiodan orri hauei, nik ezagutu eta horretan parte hartu nuen moduan, ezin izanen nieke “ETAko nire historia” deitu; “Borroka-urteen oroitzapenak” idatzi nahi izan ditut, ez besterik; neure borroka, noski. ETAren kide nintzela nahiko laburra izan zen nire jarduna, nahiz eta gehienek pentsatu eragin handia izan nuela erakundean. Hizpide ditudan urteetan, gutxi gorabehera 1962tik 1974ra artekoetan, gauza asko utzi ditut kontatu gabe. Hala ere, liburu honetaz zera esan daiteke, esaera juridiko ezaguna parafraseatuz: “egia diot eta egia besterik ez”.
La guerra del 58
En un momento en el que el relato del conflicto se ha convertido en el conflicto por el relato, desde su deportación en Sao Tomé, Alfonso Etxegarai conversa con su sombra, el camarada Itzal, sobre el idealismo; los muertos; la honestidad revolucionaria; la estructura mili, la poli-mili y la mili-poli; la guerra sucia; el arrepentimiento y otros muchos temas en este libro directo y honesto. Nos relata con poética sinceridad su implicación en la Guerra del 58 sin tratar de convencer a nadie de su verdad y, más importante aún, sin falsearla, porque, como dice Joseba Sarrionandia en su prólogo: “no hay dos relatos sobre el conflicto, ni tres, sino muchos más. Tantos como sujetos dispuestos a examinar las condiciones de su existencia y buscar la posibilidad de cambiar las cosas”.
El desarme
2017ko apirilaren 7an, ia hirurogei urteko ibilbidea eginda eta bere jarduera militarra behin betiko utziko zuela iragarri zuenetik sei urtera, ETAk bere burua «erakunde armagabetutzat» jo zuen. Liburu hau garrantzi handiko gertakari hartan esku hartu zuten eragile guztien makina-gelara iristeko aukera eman duen talde-lanaren emaitza da, eta informazio zehatza eta eragile politiko eta sozial nagusien, artisauen, nazioarteko eragileen, ordezkari instituzionalen eta dagoeneko armagabetuta dagoen erakundeko mintzaideen lekukotzak jasotzen ditu. Edizioa euskaraz.
Eneko Irigaray, aljeriar konexioa
1965eko martxoan iritsi ziren Aljerrera Eneko Irigaray eta Julen Madariaga, ihesi, Frantziako estatutik kanporatu eta sei hilabeteko espetxe zigorra jaso ondoren. Aljeriak independentzia lortu berria zuen, eta mundu osoko liberazio mugimenduek ordezkaritzak zituzten han. Eneko Irigarayk han eman zituen ondorengo hamaika urteak, ETAren ordezkaritzaren kargu. Hala, bada, ez du beharbada eragin funtsezkorik izan ETAren bilakabide estrategikoan, erabakiak hartzeko orduan gutxiengoan egotea egokitu baitzitzaion beti, baina haren eskua ezinbestekoa izan zen erakundeak nazioartean izan zuen proiekzioan.