- Home
- Nobedadeak
- Abere ba
Abere ba Palindromo Ilustratuen Piztegia
Ehun eta bat abere.
Hizkuntza aberatsa da. Hitza aberetu dugun piztia. Abere ba hitzekin jolasten duen liburua.
Palindromo: Animalia bakoitzak beste hitz bat ezkutatzen du atzeraka irakurrita: `asto hotsa ´, `ele bele ´, `aker oreka ´, `alegia igela ´, `apo zopa ´, `karramarro horra marrak ´, `zezenez ez ´. Zergatik izango ote da kapikua?
Ilustratu: Abereen itxuran oinarritua dago abezea. Hizki bakoitzean animalia bat agertuko da eta animalia bakoitzean hizkia: aberedefghijklmnopq…
Piztegi: hitz eta piztiak elkartzen diren tokia, bestiariuma edo gure burua. Definizio argigarriekin, ideiak pizteko ere baliogarria. Pitzaduraz betea.
Abereen irudidun hiztegi pizgarri honetan mitologiak, kantuak, kontuak, atsotitzak, onomatopeiak, hitzulpenak, ele-meleak eta hitz jolas ugari azaleratuko dira.
Ehun eta bat abere, zu eta ni barne. Abere ba.
Iruzkinak 0 iruzkin