- Home
- Nobedadeak
- Ai, gure juaneteak
Ai, gure juaneteak
Ikuskari hibrido bat da hau, hitzez eta musikaz osatua. Taula gainean, aktore musikari bat eta bi musikari aktore. Testua, Laboaren zenbait kantaren letren berrinterpretazio erabatekoa, idazlearen gaur egungo ikuspuntutik: “Hegazti errariak”, “Izarren hautsa”, “Bedeinkatua”, “Negu hurbila”, “Lili bat”, “Oi Pello Pello”, “Haika mutil”, “Baga biga higa”, “Ihes betea”…
Hamarkadak pasa dira kanta horiek konposatu zirenetik, eta ez dute galdu orduko indarra eta zirrara. Horrexegatik, gure ondare emozionalaren ezinbesteko parte direlako, izan du egileak kantok berregin eta birkodetzeko ausardia. Geureak direlako, guztionak.
Jatorrizko bertsioaren zati laburrak kantatzen dira antzezpenean tarteka, baina, batez ere, kanta bakoitzaren ikuspuntu berriak eskaintzen dira.Hitzek Laboaren kanten letra (Artze, Lete, Sarrionandiarenak) izango dute abiapuntu, baina bide berrietatik garatuko dira, desegituratze eta desitxuratze erradikal batean. Musika ere Laboaren kanten melodietatik abiatuko da, baina, hitzak bezala, bide berri eta propioak jorratuko ditu.
Iruzkinak 0 iruzkin