- Home
- Nobedadeak
- Aitona parapentean
Aitona parapentean
Aitonak bere kasko urdinarekin txotxongilo bat ematen zuen, eskuak gora eta behera, parapentea futbol-zelai aldera gidatu nahirik. Baina tontoena ere konturatzen zen ez zuela atarramentu onik aterako. Nire bihotza abiadura handiko trena baino azkarrago zebilen, eta burua zer esanik ez. Ikusten nuen parapentea etxe artean sartzera zihoala. Eta ez nuen aitonarik gabe geratu nahi. Orduan konturatu nintzen asko maite nuela eta bera zela nire lagunik onena. Hura ezinegona, larritasuna eta nahigabea!
10,60 €
10,07 €
Kluba
Kopurua
Iruzkinak 0 iruzkin