- Home
- Nobedadeak
- Ane
Ane
Institutua bukatu berri du Anek, eta iritsi da, azkenean, zer egin erabakitzeko ordua. Gurasoek berarentzat nahi dituzten ikasketei ekin die, baina ez du bere burua hor ikusten. Eta ez dauka B planik. Hala ere, aurrera egingo du Anek bere bidea topatu nahian, eta barruan dauzkan galderei erantzuten joango da bizi dituen esperientzien bitartez, ezagutzen duen jendearengandik ikasiz.
Beldurrari, ziurgabetasunari, konbentzioei aurre egingo die eleberri honetako protagonistak ausardiaz, erabakimenez eta nortasunez. Eta bere burua eraikiko du, collage batean nola, gustatzen ez zaizkion piezak albo batera utzi eta txataltxo berriak hartuz adiskidetasunetik, hausnarketetatik zein bizipenetatik.
14,50 €
13,77 €
Kluba
Kopurua
Iruzkinak 0 iruzkin