Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Antilletan galdurik
Antilletan galdurik
17,00 € 16,15 € Kluba
Saskira gehitu

Antilletan galdurik

Gaztelako koroaren okupazioak Ameriketan iraun zuen hirurehun urte luzeetan, gizateriaren lapurreta eta genozidio handienetako bat gertatu zen. XIX. mendearen bigarren erdialdean sortutako historia nazional espainiar batek suntsipen hura ukatzeaz gain, gaitz guztien errua Inperio Espainiarraren aurkako Elezahar Beltz ospetsuari egozten dio, zeina ingelesek, frantsesek eta alemaniarrek (hau da, Gaztelako orbitatik kanpo zegoen mundu guztiak) sortu baitzuten. Halaz ere, ez zen beharrezkoa horrelako legendarik erabiltzea konkistatzaileek Ameriketan eragindako sarraski, kulturen suntsipen eta espoliazio mailaz ohartzeko. Nahikoa da Gaztelako agintari zibil, erlijioso eta militarren testuak irakurtzea, bertako biztanleei eragindako hondamendiaz eta, trukean, inbaditzaileek lortutako aberastasunaz ohartzeko. Izan ere, soldaduekin batera helburu bakarra zuten elizgizonak, epaileak eta gobernariak joan ziren: ahalik eta gastu txikienarekin etekin handiena lortzea, horretarako edozein baliabide erabilita ere. Eta suntsipen horretan badute zerikusirik Gaztelako koroaren zerbitzura joandako euskaldunek. Azken horiei buruz ari da liburu hau: "Antilletan galdurik". Hala ere, abenturazale, mertzenario, gobernadore eta piraten anabasa hartan (Francisco Garai, Katalina Erauso, Bizente Ikuza edo Mixel Etxegorria, besteak beste), askatzaileak eta koroaren aurka matxinatuak ere izan baziren, atrebentzia hura beren biziaz garesti ordaindu zutenak, hala nola Lope Agirre edo Xabier Mina, zeinak Espainian gaizkiletzat eta Ameriketan heroitzat hartu baitzituzten. Era berean, ez dugu ahaztu nahi izan Ameriketako jendea, hala nola Leftraru, Caupolican edo Lemba bezalako errebeldeak, espainiarrei aurre egin zietenak beren etxeak, familiak, bizimodua eta askatasuna babestearren, nahiz eta beste askotan bezala kukuak oker jo zituen.
17,00 €
16,15 € Kluba
Kopurua
Erosi

Xehetasunak

Argitaletxea Pamiela
Pamiela
Generoa Saiakera
Edizioa 1
ISBN 978-84-91723-48-6
Hizkuntza Euskara
Argitalpen data 2023 urr 17
Orri kopurua 160
Pisua 336gr

Zure iritzia eman liburuaz

Iruzkinak 0 iruzkin

Erosi