- Home
- Nobedadeak
- Araguaney lorea
Araguaney lorea
Hau ez da autore honi idaztea gustatuko litzaiokeen liburua.
1961eko udan Maria Mercedes Antxeta euskal-venezuelar gazteari Donostian gertatu zitzaiona ahalik xehetasun handienekin kontatzea baitzen helburua hasiera batean. Gertaera haien kronika zehatza egin ordez eleberri forman idazteko erabakia urrats bakoitzean aurkitutako informazio faltaren ondorioa izan da. Ezin izan da Maria Mercedes gaztearen zuzeneko ondorengorik edo familiakorik aurkitu, ez Vene- zuelan, ez Euskal Herrian. Espainiako poliziarengandik jasan zituen torturei buruzko argibiderik ematen digun dokumentu ofizialik ez dago Venezuelan, emakume gaztearen senideak saiatu ziren arren garai hartan Hego Amerikako herrialde ho- rretako agintarien aurrean nolabaiteko salaketa jartzen.
Espainiako artxibo ofizialetan kasua ez da existitzen.
Iruzkinak 0 iruzkin