- Home
- Nobedadeak
- Askatu edo moztu
Askatu edo moztu Euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak
Bidasoaren bi aldeetara, hezkuntza, gurea, egundaino ez zaigu emana etorri. Bi estaturen interesen zerbitzura eraikitako sistemen gainetik, herri honen behar eta nahiei erantzunez egin dugun eta egiten gabiltzan prozesua da euskal hezkuntza. Hori dela eta, euskal hezkuntzagintzaz hitz egiten da liburu honetan; bizirauteko behar gorrian sortu, bulkada komunitarioan hazi eta gaur egunean mehatxu eta erronka berriei aurrez aurre begiratu beharko diena. Euskal hezkuntza sistema publiko-komunitario euskaldun, feminista, demokratiko eta aske baten korapiloa dekolonitateetan askatzea dagokigu, kanpo, barne zein gure baitakoetan. Askatzea diogu... edo moztea!
Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 3 . alea da hau.
Xehetasunak
Ikusi aurkibidea
NONDIK HELDU GARA
Egungo hezkuntza sistemen sorrera
Hezkuntzatik ere nazio bat eraikitzen
NON GAUDE
Neoliberalizatu dezagun hezkuntza
Pisa, gorputz «normalak» eta bertze afera patriarkal osasungaitz zenbait
Sindemia baten erdian brilli-brilli metodologiak nagusi
EUSKAL HEZKUNTZAGINTZA GURERA EKARRI
Musika militarra ez dugu dantzarako maite
Hezkuntza gentrifikatzen dutenean, guk den-dena (politizatu) nahi dugu
Euskal hezkuntza sistemarik bada, publikoa eta burujabea izanen da
BIBLIOGRAFIA
Iruzkinak 0 iruzkin