- Home
- Nobedadeak
- Auschwitzeko tatuatzailea
Auschwitzeko tatuatzailea
Lale Sokolov tatuatzaile lanetan ari zen Auschwitz-Birkenaun. Zenbaki bana tatuatzen zien bera bezala suntsigai sartzen zirenei. Egun batean, tatuatzeko txandaren zain zegoen neska bat ikusi zuen, Gita, dardar batean, izuak goitik behera hartuta. Laleren bihotza maitasunez goritu zen instantean, eta erabaki irmoa hartu zuen: infernu hartatik biek bizirik atera behar zuten. Mundu osoko kritika eta irakurleen txaloak jaso dituen eleberri honek Holokaustotik bizirik atera ziren Lale eta Gita Sokolov judu eslovakiarren benetako historia du oinarri. Bai haien historiak, bai eleberri honek, itxaropenari eta maitasunaren indarrari egiten diote gorazarre argitsua.
Mundu osoko kritika eta irakurleen txaloak jaso dituen eleberria:
«Amodiozko historia zirraragarri bat», El Periódico.
«Kontakizun indartsu eta lazgarria… Ahaztezina», Kirkus Reviews.
«Maitasun eta sufrimenduzko historia bat», New York Post.
«Zintzoa… hunkigarria», Sunday Times.
«Fenomeno bat», The Times.
«Liluragarria», Guardian.
Iruzkinak 0 iruzkin