- Home
- Nobedadeak
- Azken dantza New Yorken
Azken dantza New Yorken
Gasteiz, Bilbo eta New York dira hamahiru urteko Ingeren bizitzan pausaleku izan diren hiriak. Gasteizen jaio zen, Bilbora aldatu behar izan du familiarekin aita hil eta gero, eta New Yorken bere burua ezagutu eta aurrenekoz maiteminduko da.
Dantza lehiaketa irabazi ondoren joango da Inge New Yorkera ikastaro bat egitera. Maleta ilusioz gainezka eramateaz gain, amak bere liburuxka bat eramaten utziko dio. Irakurriz ezagutuko du txikitatik ezkutatu izan dioten aita-amaren bizitzako pasarterik gogorrenetako bat: gaztetan, amak poliziak atxilotu eta torturatu egin zuen.
Seme-alaben arteko harremanak, lehenengo maiteminak, gaztetako ametsak eta gizarte gatazkak jomugan jartzen dituen istorio eder eta zirraragarria.
15,40 €
14,63 €
Kluba
Kopurua
Iruzkinak 0 iruzkin