- Home
- Nobedadeak
- Badena dena da
Badena dena da
1936ko gudua lehertzen den unean bertan hasten da Badena dena da eleberria, Nafarroako Erribera eta Mendialdean hedatuko dena. Jainkoa, Erlijioa eta Aberria aipatuko dituzte, baina auzokoak auzokoa salatuko du; senideak senidea eta ankerkeriaren gogorrena txiroek jasan beharko dute. Erriberako kobazuloetan bizi ziren pobrerik pobreenak eta bizimodurako babes bakarra zituzten komunalak defendatu zituzten haietakoak ziren. Lurra zuten etxe; lurra bazkaren sorleku; eta leloa berriz Lurra eta askatasuna. Muga ondoko Eltzun bizi den Beñat Mandazenek ederki ezagutzen ditu gudua antolatzen egindako lan ezkutuak. Errepresioaren garai latzenetan Erriberara galmozketara milizianoek joanarazia, Nazario indianoak berari hainbestetan esandakoa egiaztatuko du: bizitzeko behar den indarrak norberaren kemenetik baino ezin du sortu.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin