Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean
Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean
22,00 € 20,90 € Kluba
Saskira gehitu

Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean

Ez dira horren maiz bertso ondareaz arduraturiko lanak liburu gisa aurkezten, eta horra, bada, Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean izenekoa, bertsozaleak huts egin beharko ez lukeen lana, areago Irungoa edo ondoko leku batekoa bada. Egileek beren sorterritik urrundu nahi izan ez dutela argudiatuko du hainbatek, baina alfer bidaia izango zen hori, bertsoak ez baitu mugarik, liburuan argiro ikusten den bezala. Izan ere, laster asko hausten ditu bertso onaren emanak euskararen, euskaldunen eta Euskal Herriaren barneko muga guztiak. Halatan, egokiago litzateke esatea egileek beren eskualdea izan dutela abiapuntu, bertso ondarearen gaineko ikerbidaia honetan.

Bertso eta bertsolari askoren berri ematen du liburu honek. Ez da hartan bertso doinurik falta, ugari bezain zehatzak dira bertsoen metrika eta beste alderdi teknikoen gaineko oharrak, jakingarriak betiere bertsoen testuingurua zehazteko eskaintzen diren argibideak, eta ugari, halaber, historia datuak. Bestalde, Irungo eta inguruko herrietako euskara moldearen berri ematen dute, zeharka bada ere, egileek bertsoen gainean eginiko hizkuntza ohar berezietan. Irakurleak ezagutuko ditu, jakina, datu horietako asko, ez ordea beste hainbat eta hainbat. Eta harritu ere egingo da, guk uste, ikusirik zenbat dugun oraindik ere gure bertso ondareaz ezagutzeko. Irunen eta XIX. mendean kokatzen gaitu liburu honen izenburuak irakurtzen hasi baino lehen, baina laster ohartuko da irakurlea muga jakin batzuetatik harat garamatzala betiere bertsoak, eta ongi kontuan hartzekoa duela bertso ondarea gure aurreko mende hurbiletako historia ikertu nahi duen edonork.

Irungo Udalaren Jose Antonio Loidi Beka jaso zuen 2020an liburu honetan aukeztu den ikerketa lanak.

22,00 €
20,90 € Kluba
Kopurua
Erosi

Xehetasunak

Argitaletxea Alberdania
Alberdania
Generoa Saiakera
ISBN 978-84-98688-18-4
Hizkuntza Euskara
Argitalpen data 2023 mai 31
Orri kopurua 474
Pisua 901gr

Zure iritzia eman liburuaz

Iruzkinak 0 iruzkin

Erosi